Literatura, sukaldaritza, elkartasuna, berdintasuna eta aisialdia presente otsaileko programazioan.
Udalak agenda zabala prestatu du otsailerako.
Otsailaren 7an Manu Oliverrek liburuen trilogia aurkeztuko du liburutegian, 19:00etan.
Hilaren 9an, igandea, Zuiako Azoka egingo da Udaletxe plazan, 11:00etatik 14:30era.
Hilaren 6, 13 eta 20an, Emagin-ek eraso matxistak kudeatzeko formakuntza eskainiko du Udaletxean, 18:00etan.
Hilaren 8 eta 9an, Txiki Txef tailerra izango da Bea Murgia etxean.
Hilaren 22an, Gaztezuia ekimenaren bitartez, 2008 eta 2013 artean jaiotakoendako DJ eta Pizzak ekintza izango da.
Hilaren 27an, Zinemara goaz! ekintza egingo dute gaztetxoentzat. Gasteizera autobusean joateko hitzordua egingo dute 16:30ean.
Azkenik, hilaren 28an, Palestinaren inguruko ipuin kontaketa eta film emanaldia izango dira Udaletxean, 17:30ean.