Palatuko kirol instalazioetako lanak dira Zuian luzaroan planteatutako garrantzitsuenak.
Gaur egungo ezegonkortasun ekonomikoa dela-eta, Palatuko kirol instalazioak handitzeko eta birmoldatzeko lanak eta Villajesusako lorategia berritzeko bigarren fasea hutsik geratu dira, edo, bestela esanda, ez dago inongo enpresa horietan interesatuta.
Joan den ekainean amaitu ziren interesa zuten enpresek bi lanetan eskaintzak aurkezteko epeak. Hasiera batean, Palatuko kirol instalazioetako lanetan sei enpresak agertu zuten exekuziorako interesa –Zuian azken aldian planteatu diren lanik garrantzitsuenak, hain zuzen ere-, baina, azkenean, ezegonkortasun egoerak eta prezioen etengabeko hazkundeak eraginda, enpresa horietako bakar bat ere ez zen aurkeztu, ez eta beste batzuk ere; eta, ondorioz, lizitazioa hutsik geratu zen.
Villa Jesusa lorategia birmoldatzeko bigarren fasearekin gauza antzekoa gertatzen da. Lan honek, aurrekoak baino askoz ere zenbateko txikiagokoak, ondorio ekonomiko berberak izan ditu, eta une honetan ez dago lana egingo duen enpresarik.
Udala kezkaz ari da egungo egoeraren eta arrazoien azterketa sakona egiten irtenbide ahalik eta egokiena bilatzeko bi proiektuak aurrera eraman ahal izateko, hain garrantzitsuak baitira urte honetan eta udalerriarentzat.