Apiriletik aurrera taberna eta barruko aldageletan; ekainetik aurrera frontoian.
Palaturen instalazioak berritu eta handitzeko lanak aurrera doaz, eta horren ondorioz gero eta espazio gehiagotan eragina izango dute.
Apirilean tabernaren eremua, eta barruko aldagela eta aretoak berritzen hasiko dira. Hortaz, gune horiek itxita egongo dira denboraldi batean.
Bestalde, kiroldegia (Palatu frontoia) erabilgarri izango da kirol taldeen denboraldia ekainean bukatu artean, nahiz eta kanpoko aldagelak erabili beharko diren. Eta instalaziora sartzeko San Martin kalean (gaur egungo tabernaren sarreraren alboan) dagoen metalezko atea erabili beharko da.
Lanek udalerriko kirol ekintzak ere baldintzatuko dituzte. Hain zuzen ere, behin martxoa bukatuta, halako ekintza guztiak bertan behera geldituko dira, beste gune batzuetan egin ezin badira behintzat.
Lanek iraun bitartean ekintza gehienei jarraipena emateko asmoz, Udala eta instalazioa kudeatzen duen enpresa lanean dabiltza alternatiba bila. Laster emango dute horren berri.
Horrez gain, igerilekuen denboraldi irekierari dagokionez, Udalak jakinarazi du Palatuko lanak planifikatzerakoan ahalegina egin dela espazio gehienak ahalik eta denbora luzeenean zabalik izaten. Eta, horri jarraiki, berritze lanen planak aurreikusten du udako denboraldian udal igerilekuak zabalik egotea, beti ere horrelako lanek eragin ditzakeen mugekin.
Eskerrak eta animoak herritarrei.