Otsailaren 28an, Udaletxean, filma eta ipuin kontaketa.

Gorbeialdeko Kuadrillan 'Una mirada a la historia de Palestina' jardunaldiak antolatu dituzte, hainbat herritan egingo direnak.

Zuiako hitzordua otsailaren 28an izango da. 17:30etatik aurrera Udaletxean 'The tower wardi' filma emango da, 10 urtetik gorakoentzat; eta jarraian 'Askatasun doinua' izenpean ipuin kontaketa egingo dute Mitxel Elortza eta Mariñe Jauregik.

Horrez gain, larunbat honetan, otsailak 8, Aramaioko kultura etxean, 18:00etan, 'Soshena' filma emango da eta ondoren Markel Elortza historialariak hitza hartuko du.

Otsailaren 15ean, Urkabustaizko kultura etxean, 18:30ean, 'Bye bye Tiberia' filma proiektatuko da eta Teresa Aranguren kazetariak hitza hartuko du.

Eta, hilaren 21ean, Zigoitiako kultura etxean, 18:00etan, 'No other land' filma ikusi ahal izango da eta Taher Ali-k hitza hartuko du.