Urriaren 22an, larunbata, 'Patata minak' antzezlana izango da Udaletxeko plazan 19:00etan.
Alea-k sustatutako kale-antzezlana da 'Patata minak', publiko guztiari zuzendutakoa.
Umorezko antzezlan honek azalera ekartzen ditu Arabako euskaldunek egunerokoan dituzten bizipenak eta tokikoaren garrantzia nabarmendu nahi du.
Euskarialdiaren ekintzen barruan antolatu da saioa.