Abenduaren 14an eta 15ean (asteazkena eta osteguna), Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariaren bisita izango dugu Zuian. 0 eta 7 urte arteko umeen gurasoei (eta adin horretako umeekin lan egiten duten hezitzaile, irakasle, begiraleei) zuzendutako ikastaro bat emango du: "Elkar entzuteko gunea sortzen etxean".

Ikastaroaren helburuak honakoak dira: 

  1. Elkar entzuteko gunea sortzen laguntzea, elkarrekin komunikatzeko:
  • Ohitura finkoak sortzen haur literatura erabiltzeko: egoera erritualak.
  • Zentratzeko estrategiak, hobeto entzuteko elkar.
  • Irakurketa-kontaketa-elkarrizketa gune bat egunero, gozamenerako: ohera joan
  • aurreko ipuinak, parkekoak, autokoak, bainukoak . . .

       2. Baliabideak ezagutu eta praktikatzea: 

  • Testuinguru ezberdinetan erabil daitezkeenak: sehaska kantak, hitz jolasak, ikusimakusiak, poematxoak, kantak, egunkariak, aldizkariak, egunkariak haurren liburuak, objektuak. . .
  • Intimitatean kontatzen eta irakurtzen: elkar ukituz, ahots gora, irudiz nahiz irudirik gabe.
  • Kontatzeko estrategia batzuk ezagutu eta praktikatu: ahozko lizentziak,egokitzapenak, asmaketak . . . konfiantza eta patxada giroan.

OHARRAK: 

  • Egutegia eta ordutegia: abenduak 14 eta 15 (asteazkena eta osteguna), 17:30etik 19:30era. Bi saioetara etortzea komeni da, baina bakarrera etortzeko aukera ere badago. 
  • Lekua: Murgian, udaletxeko 1. solairuko bilera-aretoan.
  • Izen-ematea: lehenbailehen, 608 78 25 77 tfno. zk.ra deituta/idatzita, edo euskara@gorbeialdea.eus helbidera idatzita.