Abenduaren 20an, 16:00etan.
Adineko pertsonak laguntzeko eta zaintzeko eguneko zentroak ate irekiak egingo ditu abenduaren 20an, asteazkena, 16:00etan.
Udal zerbitzu hau Biguillano kaleko 1. zenbakian kokatuta dago eta ematen du egun osoko, egun erdiko edo jangelako zerbitzua.
Bertako erabiltzaileek oso ondo baloratzen dute, aktibo egoten laguntzeaz gain, bakardadea saihestuz, beste pertsona batzuekin harremanak izatea errazten dielako.