Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Irailaren 22an, ostirala, pilota partiduak izango dira Murgiako pilotalekuan, 20:00etan.

Lehenik eta behin, neska gazteak arituko dira bikoteka.

Jarraian, Mardaraz eta Gonzalez lehiatuko dira lau t´erdikoan.

Eta bukatzeko, Landaluze eta Perez Xala eta Iriarteren aurka lehiatuko dira.

Sarrera 10 eurokoa da. 14 urtetik beherakoek doan izango dute.

Eta sarrerak honako puntuetan erosi daitezke: Pub Aldaian eta Ioar tabernan Murgian; Fronton tabernan Izarran; eta Errekatxon Zigoitian.