Zerbitzuan hirugarren ibilgailu bat sartu ondoren, eguneratuta.
Puntu berde mugikorra etxe partikularretan, saltoki eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin horiek ezin dira bota hiri hondakinak biltzeko ohiko edukiontzietara.
Honako hondakinak batzen ditu:
-
Tamaina txiki eta ertaineko hondakin berrerabilgarriak, "bigarren bizitza" proiektuan erabiltzeko.
-
Aerosolak, produktuz beteak.
-
Motorren eta sukaldeko olio erabilia.
-
Bateriak (nikel-kadmiozkoak, berunezkoak, ioi-litiozkoak, etab.)
-
Bonbillak/fluoreszenteak.
-
Tinta kartutxoak eta inprimatze tonerrak.
-
CDak, DVDak, bideokaseteak.
-
Aerosolen ontzi hutsak
-
Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen ontziak
-
Etxeko produktu arriskutsuen ontziak (garbiketa produktuak, etab.)
-
Jostailuak
-
Pneumatikoak (1,20 m baino gutxiagoko diametrodunak).
-
Zurezko eta metalezko tresna txikiak
-
Botoi-pilak, alkalinoak eta grafitozkoak, tamaina edozein dela ere.
-
Pinturak, bernizak, disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak).
-
Produktu fitosanitarioak, iraungita daudenak edo erabiltzen ez direnak .
-
Erradiografiak.
-
Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak).
-
Informatikako hondakinak (ordenagailuak, teklatuak eta antzekoak).
-
Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketako produktuak eta antzekoak).
-
Ehunak: arropa, oinetako erabiliak eta osagarriak.
-
...
Ikusi hemen egutegia: