Irailaren 23an eta 24an izango dira.
Guztia dago prest II. Zuia Gospel Camp-erako. Irailaren 23an eta 24an ospatuko da Zuian.
Larunbatean Bartzelonako Gospel Messengers taldeak kontzertua egingo du Bitoriano frontoian, 20:00etan. Sarrera 15 euro izango da.
Igandean Izar Gospel Unity eta Zuia Gospel Choir taldeak arituko dira Bitorianoko frontoian, 18:30ean. Sarrera 10 euro izango da.
Bi kontzertutara joan nahi izanez gero, bonoa jarri dut eskuragarri 22 eurotan.
Sarrerak erosteko edo informazio gehiago behar izanez gero, idatzi zuiagospelcamp@gmail.com e-posta helbidera.