Hilaren 18tik 21era ospatuko dira.

Ate joka dira Sarriako jaiak!

Uztailaren 18an, osteguna, hasiko dira txupinazo, txosna irekiera, pintxo poteo eta tekno gauarekin.

Ostiralean, berriz, umeendako jolasak, Dantza Plaza eta kontzertuak izango dira (Andoni Ollokiegi, Añube eta Etxepe).

Larunbatean, aldiz, ekitaldi ugari izango dira: paella txapelketa, Bubblin´ Sound System-en emanaldia, Heterogeneoak taldearen kontzertua, karaokea eta Gauargi erromeria, besteak beste.

Bukatzeko, igandean, bigarren eskuko eta artisauen azoka, tortilla patata zein mus eta tute txapelketak, akuarela eta zeramika tailerrak eta odolki jana izango dira.

Ondo pasa jaiak!