Izena emateko azken eguna maiatzaren 19a da.

Zuia 02 saskibaloi taldeak 3x3 txapelketa antolatu du ekainaren 8rako, baina, adi!, izenematea laster itxiko da.

Txapelketa 10:00etatik 20:00etara jokatuko da Palatu kiroldegian, eta jokalariak 09:30ean egon beharko dira bertan.

Txiki, ertain zein handien kategoriek parte hartu dezakete, 3-4 pertsonako taldeetan banatuta; taldeka 30 euro ordaindu beharko dira.

Jateko eta edatekoekin txosna egongo da.

Izena emateko (maiatzak 19 azken eguna): 638 671947.