Landa Ondasunen Udal Zergaren Erregistroan inskribatuta dauden pertsonei jakinarazten zaie azaroaren 7an informazio-ihes posible bat atzeman zela. Izan ere, Egiaztatze Kode Seguruaren irakurgailuaren bitartez Udalaren Egoitza Elektronikoan dagoen dokumentu bat, landa-ondasunen titularren izena eta jakinarazpenetarako erregistratutako helbidea jasotzen zituena, ikus zitezkeen. Dagokion jarraipena egin da eta ez da bidegabeko sarbiderik erregistratu, eta sarbide-puntu hori itxi da, herritarrentzako arriskurik sumatu gabe. Hala eta guztiz ere, Informazio gehiago nahi izanez gero, azuia.dbo@ayto.araba.eus helbidera idatzi edo 945 430 005 telefonora dei dezakezu.