Eman izena aurretik.

Kukuso Taldeak bizitza eta heriotza komunitatean hausnartzeko gonbidapena egiten die herritar guztiei egunotan.

Otsailak 15, osteguna, Death Kafe-a egingo da Gopegiko Artzegi tabernan, 18:00etan. Interesatuek izena eman beharko dute 655 729191 telefono zenbakira deituta.

Horren ostean, otsailaren 22an, Sufrimendua eta zaintzak izeneko tailerra egingo da Udaletxean, 17:00etan.