Tailerra bihar emango da, azaroak 24, arratsaldez, Giilernako txokoan.Edukiari dagokionez, praktikoa izango da eta fruta-arbolak landatu eta zaintzen ikasteko hainbat truko erakutsiko dira. Irakaslea Unai Aranguren izango da.
AFAk, Murgiako Institutuak eta Vital Fundazioak sinatutako hitzarmenaren ondorioz, martxan jarritako “Herri bat, Ekintza bat biodibertsitatearen alde” izeneko proiektuaren baitan antolatzen da.
Proiektu honen bidez, herriz herri eta auzolanean “biodibertsitatea zaindu edota hobetzeko ekimen txikiak” identifikatu eta gauzatzean datza.