Abuztu hasieran zein bigarren hamabostaldian.
Udalak antolatutako udako kirol ikastaroetako batzuetan plazak daude oraindik.
Plaza libre gehien tenisen aritzeko bi txandatan daude: uztailaren 29tik abuztuaren 9 artekoan, eta abuztuaren 19tik 23ra bitartekoan ere.
Baina badira plaza gutxi batzuk baita ere uretako eta gimnasia posturaleko jardueretan.
Izena emateko edo informazioa eskatzeko hainbat bide daude: pasa zuzenean kirol instalazioetatik, deitu edo whatsappa bidali 672 116061 zenbakira edo idatzi e-posta palatu.zuia@gmail.com helbidera.