Asteazkenean, maiatzak 22.
Udalak trantsizio energetikoa Zuiako udalerrian aztertzeko eztabaida jardunaldia antolatu du datorren asteazkenerako, maiatzak 22.
Jardunaldian honako galderari erantzuten ahaleginduko dira: 'Trantsizio energetikorako zer eredu nahi dugu Zuiarako?'.
Udaletxean izango da, 19:00etan, eta honako hizlariek hartuko dute parte: Alvaro Campos, EHUko Trantsizio Energetikoaren irakaslea; eta Jon Toña, Gorbeialdeko Kuadrillako Ingurumen teknikaria.