4 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta.

Udalak Txiki Txef sukaldaritza tailer berriak antolatu ditu apirilaren 13 (larunbata, 17:30-19:30) eta 14rako (igandea, 11:00-13:00).

Ohikoa den moduan, Bea Murgia etxean, eta 3 euroren truke.

Izena emateko azken eguna apirilak 8 da. Eskaeren kopurua plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da.

Eman izena hemen larunbaterako edo iganderako.