Izenematea zabalik dago.

Beste behin, duten arrakasta ikusita, Txiki Txef tailerrak antolatu ditu Udalak.

Azaroaren 11n eta 12an, larunbata eta igandea, izango dira Bea Murgia etxean, 17:30etik 19:30era.

4 eta 12 urte arteko gaztetxoentzat zuzenduta daude, eta matrikula 3 euro da.

Plaza kopuru mugatuak daude; hortaz, eman izena lehenbailehen: larunbaterako edo iganderako.