Urriaren 12an eta 13an egingo da, Bea Murgia etxean.
Hain arrakastatsua den Txiki Txef tailerraren bi saio berri antolatu ditu Udalak urriaren 12rako (17:30etik 19:30era) eta urriaren 13rako (11:00etatik 13:00etara) Bea Murgia etxean.
Ekimena 4 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta dago eta matrikula 3 eurokoa da.
Urriaren 7a izango da izena emateko azkeneko eguna; eta plaza kopurua mugatua da. Hortaz, eskaeren kopurua plazena baino handiagoa bada zozketa egingo da.
Eman izena hemen.