Murgia, 2020ko apirilaren 17a _ Udalak lanean jarraitzen du, egunero, Zuiako herritarren aldamenean egoteko eta koronabirus epidemiak eragiten dituen ondorioei komunitate bezala aurre egiteko.Martxoaren erdialdean hartutako prebentzio-neurriez eta hil horren amaieran onartutako dekretuaz gain (informazio guztia daukazu www.zuia.eus udal webgunean), ekintza berriak garatzen ari gara herritar guztiei, hezkuntza-komunitateari eta Zuiako enpresa-sareari zuzenduta. Oroko Ama Birjinaren eskola eta adinekoen egoitzakIzurritearen hasieratik, harremanetan gaude Oroko Ama Birjinaren Eskolako zuzendaritzarekin. Helburua da koordinatzea, familiei arreta eman ahal izateko. Eta baita ikastetxeak eskaini ezin dituen zerbitzuak garatzea ere; esate baterako, ikasleen etxeetara eramatea ikasturtearekin jarraitzeko behar dituzten materialak.Era berean, udalak harreman zuzena du Zuian dauden adineko pertsonentzako 3 egoitza pribatuekin. Euren beharren berri badugu, eta behar diren jardueretan laguntzen dugu, egoitzen eta adinekoen egoera onari eusteko. Zuiako enpresakFisikoki elkartzeko aukerarik ez dugunez, posta elektronikoz jartzen ari gara harremanetan merkatariekin, ostalaritzako profesionalekin (tabernak, jatetxeak, hotelak eta nekazal-turismoak), tailer txikietako eta Zuian zerbitzuak eskaintzen dituzten beste lokal batzuetako arduradunekin, haien beharrak ezagutzeko eta nola lagundu aztertzeko.Neurri hori beste pertsona autonomo batzuei (merkataritza-lokalik ez dutenei) eta ETEei (enpresa txiki eta ertainei) zabaltzea aztertzen ari gara. Alokairu sozialeko etxebizitzakMartxoko eta apirileko errenten ordainketak atzeratu egin dira udalerriko alokairu sozialeko etxebizitza guztietan. Beharrezkoa izanez gero, maiatzean ere aplikatuko litzateke neurria. Zorra zatikatu egingo da, aurtengo bigarren seihilekoan ordainketak errazteko.Gainera, deialdi bat prestatzen ari gara etxebizitza sozial horietan bizi diren eta ABEEEak (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak), lan-kaleratzeak edo lan egiteko ezintasuna izan dituzten familiek udalari laguntza ekonomikoa eska diezaioten. Udal zergak eta tasakLehen aipatutako dekretuan onartu genuen bezala, ez dira martxoko zergak igorri (ibilgailuena, adibidez). Era berean, ez dira igorri martxoaren 31n kobratu behar ziren 2019ko azken seihilekoan zaborrak biltzeko eta ur-kontsumoko tasak.Familien ekonomia arintzeko, ordainketa-egutegi berri bat ezarri da, eta hilean zerga edo tasa 1 baino gehiago ez da igorriko: ibilgailuena ekainaren 1etik aurrera kobratuko da; 2019ko azken seihileko zaborren eta uraren tasak, uztailaren 1etik aurrera; beste zerga batzuk (esate baterako OHZ, Hondasun Higiezinen Gaineko Zerga), abuztutik edo irailetik aurrera. Neurri horiek datozen asteetan zabaldu ahal izango dira. Beti bezala, hau bezalako intereseko informazio guztiak udal webgune honetan dituzu.Udaleko gai guztien berri izan dezazun, beste komunikazio-bide batzuk ere erabiltzen ditugu: etxerako bidalketa (postontzietan banaketa), Bea Murgia plazako informazio-panela, Zubia udal-aldizkaria (hurrengo zenbakia maiatzerako/ekainerako aurreikusita dago), sare sozialak (Zuiako Udala gara Facebooken eta Twitterren) eta Udal Zabalkunderako Sarea.Azken tresna hau hobetu dugu. Udal informazio guztia zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, jarraitu hurrengo esteka: http://eepurl.com/gYUjMD