Administrari laguntzaile, zerbitzu anitzetako langile eta arkitekto bana.

Udalak hiru langile berri kontratatu nahi ditu 12 hilabetetarako %100eko jardunean, hiruak 16 eta 30 urte bitartekoak: administrari laguntzaile bat, zerbitzu anitzetako langile bat eta arkitekto bat.

Lan deialdi hauek Next Generation eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia lanak programen laguntza jaso dute.

Baldintzak izango dira, aipatutako adinaz gain, eta langabetua izatea edo Lanbiden zein Gazte sistemaren fitxategian izena emanda egotea.

Aipatutako baldintzez gain, administrari laguntzaileak erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloa edo batxilergoa izan beharko du eta euskarazko B2 maila; zerbitzu anitzetako langileari dagokionez, bigarren hezkuntza, 1. mailako LH edo baliokidea eskatzen zaio eta euskarazko B2 maila. Azkenik, arkitektoak beharko du izan Arkitektura gradua eta euskarazko C1 maila.