LPSa plangintza dokumentu bat da, eta haren helburu nagusia lurraldean energia berriztagarria sortzeko azpiegituren garapena antolatzea eta arautzea da.
Eusko Jaurlaritzak hasiera eman zion Euskadiko Energia Berriztagarrien LPSari hasierako onarpena emateko prozedurari, eta alegazioak aurkezteko azken eguna uztailaren 24a izango da.
Larrialdi klimatikoaren, krisi ekologikoaren eta egungo trantsizio energetikoa egiteko premiazko beharraren testuingurua kontuan hartuta, argi dago kontsumoak murriztu behar direla eta ekoizpen-iturri berriztagarrien hedapenean eta garapenean aurrera egin behar dela.
Hala ere, ekoizpen-iturri berriztagarrien garapen hori egiteko, natura, paisaia, biodibertsitate, kultura eta lurralde antolamenduaren balioak errespetatu behar dira, besteak beste.
Ildo horretan, Zuiako Udalak dokumentu bat prestatu du LPSaren hasierako dokumentuari alegazioak egiteko, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako bidetik aurkeztuko du formalki, argudio aski nabarmenak nabarmenduta; hala nola, toki erakundeen defentsa eza, ingurumen informazioa eskuratzeko eskubidearen urraketa, metodologiaren arbitrariotasuna, zuhurtzia printzipioaren urraketa, goragoko mailako lurralde antolamenduarekiko kontraesanak eta udal planeamendua aintzat ez hartzea, besteak beste.
Hemen dago eskuragarri LPSari buruzko dokumentazio eta informazio publiko guztia:
Eta hemen alegazioak aurkezteko linka: