3,5 hilabeteko epean jardunaldi osorako.
Udalak ezagutzera eman du bi pertsona kontratatuko dituela jardunaldi osorako 3,5 hilabeteko epean.
Horien zereginak izango dira gune eta lorategi publikoak zein altzariak egokitu eta mantentzeko lanak egitea, hustubideak garbitzea eta bestelako mantentze lanak egitea.
Baldintzak izango dira langabezian egotea, 2024ko azaroaren 30a aurretik Lanbiden peoi nagusiaren kategoriarekin enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea, Gorbeialdeko Kuadrillaren 2023ko deialdian parte hartu ez izana, eta Zuian erroldatuta egotea.
Eskatzaileen curriculuma eta lan esperientzia baloratuko dira. Helburua da emakume bat eta gizon bat kontratatzea.