Gune publikoen egokitze eta mantentze lanak egiteko.
Udalak bi pertsona kontratatuko ditu jardunaldi osoan 3,5 hilabeteko epean.
Horien eginkizuna izango da gune, lorategi publiko eta altzariak egokitu eta mantentea, hustubideak garbitzea eta orokorrean mantentze lanak egitea.
Kontratazioan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: langabezian egotea, Lanbiden peoi nagusi kategoriarekin 2023ko azaroaren 20 baino lehen izena emanda egotea eta Zuian erroldatuta egotea.
Udalaren helburua da gizon bat eta emakume bat kontratatzea.