Udalak apustua egin du udalerriko hezkuntza eskaintza handitzeko eta Zuia basogintzaren kudeaketaren arloan erreferente gisa indartzeko.
Udaleko osoko bilkurak, otsailaren 15ean, erabaki zuen Pauldarren Komentuko barruko eta kanpoko instalazio guztiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari lagatzea, Larrialdietako eta Babes Zibileko (erdi maila) eta Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko (goi maila) titulazio berriak han eman ditzaten.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aspalditik erabiltzen du komentuaren zati bat, errentamendu erregimenean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako hainbat gradu emateko, hala nola Baso aprobetxamendua, Natura ingurunearen aprobetxamendua eta kontserbazioa, eta Basogintzaren eta natura-ingurunearen kudeaketa hain zuzen ere.
Orain, Hezkuntza Sailak prestakuntza zikloen eskaintza handitu nahi du, eta horretarako nahitaez behar du instalazioak egokitzea.
Udalak Hezkuntza Sailari instalazioak doan lagatzea erabaki du, ulertuta apustua egiten dutela udalerriko hezkuntza eskaintza handitzeko eta Zuia basogintzaren kudeaketaren arloan erreferente gisa indartzeko.
Era berean, Hezkuntza Sailari eskatzen dio, behin lagapen akordioa erabat burutzean, lehenbailehen egin ditzala eraikinean egin beharreko eraberritzeak, datorren ikasturteari titulazio berriekin ekiteko.