Bilera egin zuten aurrez aurre atzo, osteguna.

Zuiako Udala Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko sailburuorde Irantzu Allenderekin  bildu zen atzo, osteguna, goizean, Solaria enpresak proposatutako eta udalerriari zuzenean eragiten dioten proiektuen aurkako jarrera aurrez aurre azaltzeko.

Zigoitiko eta Urkabustaizko udalek ere parte hartu zuten bileran, eta proiektuaren egungo egoeraz eta trantsizio energetikoko sailak horrelako proiektuen aurrean duen posizionamenduaz galdetu zioten.

Ordubeteko bileraren ondoren, hiru udalak proiektu horren aurka daudela eta beharrezkoa den trantsizio energetikoari modu ordenatu eta planifikatu batean ekiteko beharra berretsi zuten.