Sarriako errepideko bidegurutzeko aparkalekuan.

Zuiako Udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune berri bat jarri du martxan, Sarriako errepideko bidegurutzeko aparkalekuan.

Horiek erabiltzeko, Place To Plug plataforma erabili beharko da. Plataforma hori karga puntuaren beraren biniloan dagoen QR kodea eskaneatuz deskargatu ahal izango da. Kargek 0,20€/ kWh-ko kostua izango dute erabiltzailearentzat.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du proiektua, Mugikortasun eraginkor eta jasangarrirako sustatzeko programa (MOVES III)-ren bidez, Europako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Proiektuak 7.220,87 euroko dirulaguntza jaso du guztira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi honako e-posta helbidera: ingurumena@gorbeialdea.eus