Herritarren aspaldiko eskaera da lehen eta bigarren hezkuntzako azpiegitura berria egitea.
Otsailaren 16ko osoko bilkurak aho batez onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku uztea errepide orokorraren eta Bitorianorako errepidearen arteko bidegurutzean dauden udal lursailak.
Lursail horiek azken urteotan hirugarren aldiz eskuragarri jarrita, Udalak berriro bete ditu hartutako konpromisoak, eta Hezkuntza Sailari eskatzen dio beharrezko urratsak ematen has dadila, ahalik eta epe laburrenean, gure udalerrian hain beharrezkoa eta eskatua den haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe berri bat eraikitzeko.