Baias kaleko 22. zenbakian kokatuta dago.
Udalak Baias kaleko 22. zenbakian dagoen bere jabetzako orube urbano bat salgai jarri du.
Orubeak 1.291 metro koadro ditu, eta lurzoruaren balioa 146.638,29 eurokoa da (BEZ barne).
Salerosketa subasta bidez egingo da eta ez da orubearen balioa baino eskaintza txikiagorik onartuko. Izan ere, prezio onena eskaintzen duenak eskuratuko du.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna azaroak 5 izango da. Bide elektronikoetatik egin beharko da, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformatik.