Zuiako Udalak, joan den ostegunean, urriaren 11n, egindako osoko bilkuran, aho batezonartu zuen 2025. urterako udal zergak eta tasak izoztea, zaborraren kudeaketa tasa izanezik, %11 igoko baita.

EHBILDUko gobernu taldeak aurkeztutako proposamenak udalbatzako gainerako kideen babesa jaso zuen, aho batez onartu baitzen, osoko bilkuran azaldu eta eztabaidatu ondoren. Zabor tasaren igoerari dagokionez, hau Hondakinen 7/2022 Legea bete beharrari lotuta dago; izan ere, lege horren arabera, 2025eko apirila da zerbitzua emateagatik eta hondakinak kudeatzeagatik gastu guztiak tasan ezartzeko epemuga. Igoera horrek 10 euro baino zertxobait gehiago handituko du etxebizitza bakoitzaren urteko gastua, baina alde handia du EAEn ezartzen ari den %30 inguruko igoerarekin, Zuiako administrazioak azken urteetan egindako kudeaketaren eta eguneratze progresiboen ondorioz udalerrian igoera ez da hain handia izango.
 

Prezio publikoen alorrean, 2024. urteko prezioak mantenduko dira, baina bada berrikuntza bat: hurrengo ekitaldian Zuiako Udaleko OPMetan dagoen parke mikologikoan perretxikoak biltzeko prezio publiko berri bat ezarri da.