Besteak beste, guardiako langileen kalitatezko laguntza hurbila eta lan baldintza duinak bermatzea eskatzen dute.
Zuiako Udalak, martxoaren 16ko osoko bilkuran, Zuiako lehen mailako arretako unitateko osasun langileek aurkeztutako aldarrikapenak babesteko testu bat onartu zuen.
Testu horretan, besteak beste, guardiako langileen kalitatezko laguntza hurbila eta lan-baldintza duinak bermatzea eskatzen da.
Testuak EH Bildu-ren eta Zuia Baiko 2 ordezkariren aldeko botoak jaso zituen, eta PPren eta Zuia Baiko beste 2 ordezkarien abstentzioa.
Irakurri hemen testu osoa.