Inkesta bat abiarazi du Udalak.
Zuiako Udalak, gauden larrialdi klimatikoaren egoeraz jabetuta, urratsak ematen jarraitzen du egoera horri aurre egiteko eta klima aldaketaren ondorioak arintzen laguntzeko.
Asko dira klima aldaketan zuzenean eta zeharka eragiten duten alderdiak, eta bereziki nabarmentzen dira energia, garraioa, kontsumo eredua eta hondakinen sorrera, bai eta ekosistemen kontserbazioa eta biodibertsitatea ere.
Egoera horri aurre egiteko erronkan aurrera jarraitzeko, eta ahalik eta modu parte-hartzaile eta adostuenean egiteko, Zuiako Udala lanean ari da Tokiko Klima eta Energia Plana idazteko eta egiteko.
Klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko datozen urteetako jarduera nagusiak zehaztuko dituen Plan hau egiteko, Udalak udalerriko herritarren iritzia, ekarpenak eta parte-hartzea izan nahi ditu. Horregatik, inkesta hau betetzera animatzen ditugu herritar guztiak, Zuiako udalerriarentzat eta etorkizunarentzat hain garrantzitsua den Plana diseinatzen eta egiten lagunduko baitigu.
Helburu nagusia udalerriko sektoreen eta herritarren kezka eta behar nagusiei buruzko ahalik eta ezagutza handiena lortzea da, biztanleriaren errealitatera egokituko den eta denboran iraunkorra izango den plan bat garatzeko.
Honako inkesta betetzera animatzen zaituztegu.
Betetzeko azken eguna apirilaren 23a da.