Udalekuak uztailaren 3tik 21era egingo dira, goizez.

Udalak antolatu ditu 2023rako udalekuak, uztailak 3tik 21era, 09:30etik 15:30era egingo direnak.

2011 eta 2020 urteen bitartean jaiotako umeei zuzenduta dago.

Izenemate epea maiatzaren 22tik ekainaren 2ra izango da.

Erroldatutako umeek 60 euro ordainduko dituzte; eta ez erroldatutakoek 120 euro.

Izena emateko Udaletxera eraman beharko dira izenemate orria beteta, Gizarte Segurantzako osasun txartelaren fotokopia eta ordainketa egin izanaren bankuko ziurtagiria.