Ekainaren 6tik 12ra.

Urtero bezala Udalak udarako kirol ekintzen eskaintza ezagutzera eman du.

Izenematea zabalik dago bihartik, ekainak 6, ekainaren 12ra arte (biak barne).

Epe hori bukatuta, ekainaren 13an, zozketa egingo da 15:30ean. Eta jarraian, hilaren 14tik 18ra bitartean, zozketan kanpo gelditu diren pertsonek hutsik gelditu diren plazatan izena eman ahal izango dute.

Azken plazatara ekainaren 19tik aurrera eman ahal izango da izena.

Honako diziplinak batzen ditu aurtengo eskaintzak: igeriketa (maila askotan banatuta), matroigeriketa, aquafitness, aquaplus, tenis, irristaketa, GAP-Aerofitness, gimnasia posturala eta luzaketak.

Informazio gehiago hemen, palatu.zuia@gmail.com e-posta helbidean edo 945 430157 telefono zenbakian.