Arabako Foru Aldundiak informazioa zabaldu du, Ukrainatik datozen pertsonekin elkartasun-adierazpenak bideratzeko moduari buruz jasotzen ari diren kontsulta ugarien aurrean.  Eta bereziki azpimarratzen ditu adingabeen joan-etorrietarako kontuan hartu beharreko alderdiak. Izan ere, adingabe baten harrera-prozesua ez da hain erraza, lege- eta administrazio-alderdi asko hartu behar dira kontuan.

Era berean, adingabeko bat hartzeko laguntza eskaini nahi duten familientzat, honako helbide eta telefonoa erraztu du: harrera@araba.eus / 945121060.

Familia bati lagundu nahi izanez gero, hauxe da kontaktua: errefuxiatuak@euskadi.eus