Txintxularra aisialdi elkarteak eta Udalak 'Natura eta kulturarekin bat!' ekimena egingo dute hilabetero.

Txintxularra aisialdi elkarteak eta Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleei (6-12 urte) zuzendutako 'Natura eta kulturarekin bat' ekimen berria sortu dute.

Hilabetean behin egingo den ekimen horren bitartez herriko ume eta gaztetxoek udalerriko natura eta kulturari buruz ikastea nahi da.

Lehen saioa, 'Ezagutu ditzagun joaldunak' izenekoa, urtarrilaren 28an (igandea) izango da liburutegian, 10:30etik 13:30era bitartean. Eta interesatuek 3 euro ordaindu beharko dituzte. Judimendiko joaldun taldeko kide eta zuiarra den mutil batekin tailer dinamikoa egingo dute.

Saio horretarako sarrera hemen eskuratu daiteke.

Asmoa da hilabetero dinamika bat antolatzea udalerriko leku desberdin batean; eta izenematea zein ordainketa hilabetero egin beharko dira. Familiek zehaztutako puntura eraman eta handik jaso beharko dituzte ume eta gaztetxoak.

Horrekin lotuta, gurasoren bat ekimenean laguntzeko boluntario aurkeztu nahiko balitz, honako helbidera idaztea eskertuko lukete: txintxularraaisialditaldea@gmail.com