Arte eszenikoak interesatzen zaizkizu? Antzerkiaren mundua ezagutu nahi duzu? Horretarako aukera izango duzu, azaroaren 18an!
Goiz bat, antzerkiaren eta arte eszenikoen mundua ezagutzeko. Les Bobé Bobé konpainiak Zuiara egingo du bisita azaroaren 18an (larunbata). Ekitaldi berezi bat da aitzakia: antzerki tailer batean parte hartzeko aukera egongo da, baina ez hori bakarrik. Antzerki-emanaldi batek eta bermutarekin lagundutako solasaldiak osatuko dute jarduera.
Hona hemen egitaraua, zehaztasun guztiekin:
10:00etatik 13:00era: ANTZERKI TAILERRA
13:30: mikroantzerkia. "TXILIN-HOTSAK"
14:00: parte hartzaile eta ikusleekin BERMUT-SOLASALDIA
LEKUA: udaletxeko 1. solairuko aretoa.
Jarduera 16 urtetik gorako helduei zuzenduta dago. Parte hartzeko, izena eman beharra dago aldez aurretik, azaroaren 16a baino lehen, euskara@gorbeialdea.eus helbidera mezu bat bidalita, edo whatsapp bidez, 608 78 25 77 zk.ra idatzita.