Martxoaren 31n egingo da Urkabustaizko kultura etxean.

Zuian, Bitorianoko pilotalekuan, egitekoa bazen ere, Udalak erabaki du Neomak taldearen kontzertua leku erosoago baten egitea, eta Urkabustaizko Udalarekin elkarlanean hango kultura etxera eraman dute.

20:30ean izango da kontzertua (ateak 20:00etan zabalduko dituzte); eta sarrerak hemen bertan eskuratu daitezke.

Sarrera 10 euro da; langabetu eta ikasleek 7 euro ordainduko dituzte.