Egitarau zabala antolatu dute.
Urriaren 1ean, XXIX. Ganadu Azoka egingo da.
10:00etatik 15:00etara ganadu erakusketa, ekoizle eta artisauak, txikiendako txokoa eta bertako produktuen dastaketa eta salmenta izango dira.
Eta 13:00etan, herri kirolen erakustaldia egingo dute Udane Ostolazak, Olaia Esnaolak eta Aratz Mugerzak.