Murgia, 2020ko uztailak 10Datorren asteazkenean, uztailaren 15ean, Zuiako udal igerilekuak eta tenis kantxak irekiko dira; hau da, Palatu kiroldegiko kanpoko instalazioak. Barrukoek, aldiz, itxita jarraituko dute. COVID 19 izurriteak behartuta eta erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko asmoz, edukiera kontrolatuko dugu eta prebentzentzio-neurri batzuk jarriko ditugu martxan. Hauek guztiak beheko pdf 'kontingentzia plana' dokumentuak biltzen ditu. Igerilekuak erabili behar badituzu, irakurri eta errespetatu mesedez. Funtzionamenduari dagokionez, besteak beste, honako arau hauek aurreikusten dira:
- Aldez aurretik erreserba bat egitea gomendatzen da (palatu.zuia@gmail.com email bidez edo 945 43 01 57 / 672 116 061 telefono zenbakietara deituta). Erreserbak jasoko dira igerilekuak irekita egongo diren ordutegian: 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:30era. Aurreikusitako edukiera bete ez bada, aurretiko hitzordurik gabe sartu ahal izango da.
- Igerilekuetara joateko, aurten ezinbestekoa da abonatua izatea. Informatu dugun bezala, abonamendua atera dezakete soilik Zuian erroldatuta dauden pertsonek edo udalerrian bizi direnek.
- Zelaietan, partzelak mugatuta egongo dira, segurtasun-distantzia gordetzen laguntzeko.
- Instalazioen sarreran eta barrualdean erabilera-baldintzak jasotzen dituzten kartelak egongo dira, nahitaez bete beharrekoak.
- Zuiako Udalak eta igerilekuak kudeatzen dituen enpresak kontingentzia-planaren eguneroko jazarpena ebaluatuko dute eta, beharrezkoa izanez gero, aldatu ahal izango dute.
Eskerrik asko zuen laguntza eta ulermenagatik.