Zuiako Giza Eskubideen Hilabetearen ekitaldien barruan.
Azaroaren 15ean, asteazkena, xenofobiaren kontrako solasaldia egingo da liburutegian, 19:00etan. Solasaldia Zuiako Giza Eskubideen Hilabetearen ekitaldien barruan kokatuko da.
Lehenik eta behin, CEAR Euskadi-k sortutako 'El incendiario' dokumentala proiektatuko dute.
Horren ostean, Zehar Errefuxiatuak-eko giza ikertzailea eta kazetaria den Rosabel Argotek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoako kide Maite Santamariak parte hartuko dute. Besteak beste, mintzagai izango dute 'Herritarrak diskurtso politiko xenofoboen aurka gidaliburua' lana.