Udalekuak uztailaren 1etik 19ra egingo dira.

Aurtengo udalekuak uztailaren 1etik 19ra egingo dira, eta 2012 eta 2021 bitartean jaiotako umeei zuzenduta daude.

Abonatuek 75 euro ordaindu beharko dituzte, eta abonatuta ez daudenek 150 euro.

Izena emateko epea maiatzaren 15etik ekainaren 3a bitartekoa da. Bi bide daude: Udaletxera bertaratzea edo informazioa zuiakoudala@ayto.araba.eus e-posta helbidera bidaltzea.

Aurkezteko beharreko dokumentazioa hauxe da: izenemate orria beteta (behean atxikituta), Gizarte Segurantzako osasun txartelaren kopia eta ordainketa egin izanaren bankuko ziurtagiria.