Azaroaren 9an, Udaletxean.

Denon Bizitzak Erdigunean Gorbeialdean plataformak antolatuta, azaroaren 9an, zaintzari buruzko jardunaldi feminista egingo da Zuiako Udaletxean, 10:00etatik aurrera, 'Zaintzak erdigunean eta Zuian zer?' izenpean.

10:00etan harrera egingo da; eta 10:30ean mahaingurua. Parte hartzaileak izango dira Denon Bizitzak Erdigunean plataformako Elene Lopetegi, AEZLE Arabako Etxeko Langile eta Zaindarien Elkarteko Gricelda Amador, Kukuso Taldeko Mati Iturralde eta Denon Bizitzak Erdigunean Gorbeialdea plataformako kide bat. 

Horren ostean klownklusioak izango dira; eta bukatzeko luntxa.