Udalak guraso eta gazteekin egingo du bilera martxoaren 10ean Bea-Murgia etxean, Gaztelekua eraberritzeko asmoz.
Dakizuen bezala, udalak gazteentzako gune bat esleituta du Bea Murgia etxean. Bertara hamaika gazte gerturatzen dira ostiraletik igandera bitartean. Azken hilabete hauetan zerbitzu honek izan duen erabilera masiboak arazoak eragin ditu zerbitzuaren funtzionamenduan, jasan ezineko egoerak sortu direlarik eta ezinbestean bide onera ekarri nahi ditugunak.
Beste alde batetik, aitortu behar da orain arte bertan izan diren baliabideak ez direla agian behar bestekoak izan eta, horregatik, udalak hobeto prestatu eta bultzada bat eman nahi dio Gaztelekuri, aisia pasatzeko baliotik harago, bestelako balioak ere lantzeko abagunea ere izan dadin.
Helburu honekin eta interesa lezakeen familia eta gazte guztien iritzia jaso nahi dugu Gaztelekuk aurrerantzean izan beharreko funtzionamendu egokia eta norabidea zehaztuko badugu eta, halaber, gorago deskribatu diren jarrerak mantenduko balira, jarri beharreko neurriak jarriko.
Jada bilera bat egin zen familia eta gazte batzuekin eta bilera horretan erabaki genuen oinarrizko erabilera-arautegi bat egingo genuela, ezinbesteko baldintza bezala izena emateko beharra ezarriko zuena, eta inkesta txiki bat osatuko genuela, zerbitzuaren zer-nolakoak definitzeko.
Bi dokumentuok jarri ditugu webgune honetan, eskuratu ahal dituzuen. Inkesta bete eta gero, udaletxean eman edo posta elektronikoaren bidez bidali ahal duzue azuia.general@ayo.araba.eus helbidera, martxoaren 10a baino lehen.
Jasotako erantzun eta iradokizun guztiek oinarri jarriko diote familia eta gazteekin Gaztelekuren egoitzan, Bea-Murgia etxean, datorren martxoaren 10ean, ostiralaz, arratsaldeko 19:30etan egingo dugun bilerari.
Anima zaitezte etortzen eta anima itzazue, era berean, interesa lezaketen pertsona guztiak oro.