Euskara hizkuntza bat da, hori denok dakigu. Baina hizkuntza bat ez dute hitzek bakarrik osatzen. Jendeak ere osatzen du.2016ko abenduaren 3ari, hau da, euskararen nazioarteko egunari, hitzak bakarrik ez, aurpegiak ere jarri nahi dizkiogu. Hona hemen, gure udalerrian, Zuian, euskarara gerturatu, eta ondoren euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi duten zazpi lagun. Ikusgai duzuen bideoa Mikel Ezkerrok egin du, eta Zuiako Udalak eta Infozuiak, elkarlanean, jarri nahi lukete zuen eskura.Ikusiko dituzuen zazpi lagunek aukerak egiten jarraitzeko prest daudela adierazi dute. Eta, zertarako prest zaude zu?