Sarrerak
• Marta Macho Stadler: Medikuntzako zientzialariak, aitzindari ezezagunak
• Amaia Bacigalupe de la Hera: «Emakumeak, osasuna eta zientzia: kalte egiten dio medikuntzak emakumeen osasunari ?»
Hizlariak:
Marta Macho matematikaria eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da. Matematikan doktoratu zen Claude Bernard Lyon I Unibertsitatean (Frantzia) eta Foliazioen Teoria Geometrikoan eta Geometria ez kommutatiboan espezialista da.
Bere bizitzaren zati handi bat dibulgazioari eskaini dio, eta beti saiatu da emakumeek zientzia-arloan duten papera ikusarazten. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con ciencia blogaren editorea, Espainiako Matematikako Errege Elkartearen DivulgaMAT atarian Literatura eta Matematika eta Antzerkia eta Matematika atalen arduraduna eta hainbat blog eta irratsaiotan ohiko kolaboratzailea da, hala nola Mecánica del Caracol edo Radio Euskadiko Más que Palabras. Saritua izan da matematikaren dibulgazioan egindako lanagatik, berdintasunaren aldeko konpromisoagatik eta hainbat hezkuntza-mailatako matematikako irakasleen artean zubiak eraikitzeagatik. Alacanteko Unibertsitatearen Igalkortasun Saria,
Espainiako Matematika Elkartearen domina, Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria edo Bilboko Ospetsu titulua jaso ditu.
Amaia Bacigalupe soziologoa da eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea. Osasun Publikoan doktoratu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Hainbat urtetan, unibertsitate-irakaskuntza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Ikerketa Sanitarioko Zerbitzuan egindako lana uztartu ditu, osasun publikoaren arloan ikerketa-proiektuak garatuz.
Bere lan-ildo nagusiak honako hauek dira: biztanleriaren osasunean eragiten duten gizarte-faktoreak aztertzea; estratifikazioa eta desberdintasun soziala, arreta berezia jarriz osasuneko eta osasun-arretako desberdintasun sozialetan. Azken urteotan, krisiak biztanleriaren osasunean duen eragina aztertu du, eta, gaur egun, osasunari eta osasun-arretari buruzko ikerketa ere egiten du, genero-ikuspegitik eta ikuspegi feministatik.
Osasunaren eta Aldaketa Demografikoaren Gizarte-determinatzaileak Ikertzeko Taldeko (OPIK) kidea da, eta biztanleriaren osasunean eragina duten gizarte-faktoreei buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutza zabaltzen ditu.