Dibertsitate funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten Gasteizko Azirkarte eta Ikiriki elkartearen eta Galiziako Igualarte Fundazioaren eskutik.
Zirku soziala 15 eta 25 urte bitarteko 30 bat gaztek osatzen dute. Haiek sortutakoak dira ikuskizunaren eszenografia, musika eta jantziak, eta horren bitartez haien sormena eta haien garapen pertsonal eta soziala lantzen dituzte.
Ikuskizunak oreka ariketak, malabareak, akrobaziak eta sokekin egindako jauziak biltzen ditu, herritar guztien gozamenerako izango direnak.
Ekainaren 29an egingo dute Zuia Euskaraz Egunaren ekintzen baitan.
Gainera, zirkuko partaideek herri batetik besterako ibilbidea oinez eta benetako asto pausoan egiten dute, astoekin batera joaten baitira; eta gonbidapena egiten diete herritarrei haiekin batera joateko. Ekainaren 28an, Kuartangotik Izarrara 10:00etan abiatuko dira; ekainaren 29an Izarratik Murgiara 10:00etan; eta hilaren 30ean Murgiatik Gopegira 10:00etan.