Arabako Foru Aldundiari, URA agentziari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die arazoa konpontzea, udalerriko benetako beharrei erantzunez eta bere iritzia errespetatuz
Murgia, 2017.eko abuztuaren 24a_ Zuian edateko uraren hornidurak pairatzen duen egoera eskas eta larria izan da eta, zenbait hamarkada igaro arren, oraindik ere bada, konponbidearen zain dagoen problema bat. Zuiako udalak zuiar populazioaren % 80ari eskaintzen dio zerbitzua, funtsean Baia ibaiaren iturrian baliatzen duen hartuneei esker. Ingurumen-kalte larriak eragiten ditu horrek: udan ibaiaren ur-etorri biologikoa nekez lortzen da eta, ubidearen puntu batzuetan, erabat lehor geratzen da. Egoera paradoxikoa, zeren eta gure udalerria Gorbeiako inguruetan dago eta urtean zehar, hilabete askotan, ibaiek ahal duten ur-etorri baino handiagoa eramaten dute. Hori guztia kontuan hartuta, Udalak ulertzen du erakundeek lehentasuna eman behar diotela edateko ur faltaren arazoari, lurraldean planteatzen ari diren beste inbertsio batzuen ordez, esate baterako Barrongo urtegia: inork eskatu eta inork behar ez duen proiektua, hain zuzen ere. Are gehiago, Barrongo proiektuaren aurrekontua Zuian ura jasotzeko urmaela bat eraikitzekoa baina 10 aldiz handiago denean (duela urte batzuk URA agentziak gure bailaran urmael bat egiteko proiektu bat landu zuen; finantzazio-eza argudiatuz, bertan behera geratu zena).
Egoera honen aurrean, Zuiako Udalak hurrengo eskaria aurkeztu dio Arabako Foru Aldundiari, lurraldeko Horniketa eta Saneamendurako 2016-2026 Plan Zuzendariaren barruan:
- Planak jaso dezala Zuiako ur hornidura bermatzen duen irtenbide bat, alde guztien artean adostuta.
- Izan dadila Zuiako benetako beharrei erantzuten eta udalerriko iritzia errespetatzen duen irtenbidea.
- Konponbidea ahalik eta lasterren martxan jar dadila, eta ez Aldundiak aurreikusten duen moduan, 2012-2014 aldirako utzita, arazoa lehentasun gutxikoa bailitzen.