Aspaldiko ur faltari konponbidea emateko.
Joan den astean, Zuiako, Urkabustaizko eta Gorbeialdeko Kuadrillako alkateak, Urkabustaizko udalerrian kaltetutako beste toki erakunde batzuetako ordezkariekin batera, URAko eta Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bildu ziren. Bertan, URAk Zaroko (Markina) parajean putzu bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen; alde batetik, Zuiako biztanleei urte osoan zehar ur hornidura bermatzeko; eta, bestetik, Baias ibaia emari biologikoaren gaineko presiotik askatzeko.
Lanak 36 miloi euro inguruko zenbatekoa izango du, eta 36 hilabeteko epean egitea aurreikusten da gutxi gorabehera. Lanak egin aurretik, URAk hainbat tramite egin beharko ditu (proiektua jendaurrean jartzea, ingurumeninpaktuaren azterketa...); eta, horrez gain, proiektuak eragingo dituen erakundeek, URArekin batera, kudeaketa eredua adostu beharko dute.